XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HEINI`k ordun, eskolako guziei begira, patxaraz galdetu zien.

- Zuei kontu ematera, zeiñek beartzen nau?.

- Nik onela gaitz egin diodala, iñork uste ba`du, eskua gora jaso dezala...!.

Unetxo batean denak ixil-ixillik.

Gero, lau edo bostek bildur antzean jaso zuten eskua, bereala berriz jexteko ordea.

HEINI`k RUTMEIER`i: - Aizak! Eskolak erabaki bear dik, ez ik.

Nik esaten diat: Ago ixillik eta oa ire bidetik!.

RUTMEIER`ek ingurura amorruz begiratu zuan.

Aserre gorrian bere onetik atera zan.

- Zakur ustela, zion berriz ere marmarka, eta ba...! esanaz, txistu egin zuan lurrera, HEINI`ren aurrean.

HEINI`ren arpegia sua bezin gorri zegon eta bere eskuei eragiñez zegon, baño bereala baretu zan.

- Eskerrik asko!, esan zion erdeiñuz. I nere alde ari aiz!.

Gora MOL5!, esan zuan batek oiuka.

Itzik erantzun gabe, RUTMEIR`ek atzera egin zuan.

Eskola bukatzean, jokabide ori arpegira bota zioten bere aldeko askok.

Elkartearen Zuzendari kanpotar bat zala, zabaldu zan gero pixkanaka.

DUMB`ekoak ekin zioten berriz.

Ikastetxean goi-mailletako Batzorde bat Erlijio-Maixuarengana zuzen joan zan aserre bizian.

Elkarte`koak beren Zuzendari bezela Erlijio-Maixua izendatu bearrean, kanpoko beste apaiz bat aukeratuaz, SCHLITZER Jaunari irain egin ziotela, esanaz.

Bidegabe onekin minduta zeudela... Ikastetxearen izen onak etzuala olakorik lagako...

Zer nai zuten, benetan etzuan igarri ere SCHLITZER Jaunak eta begirune orregatik biotz-ikaraz eskerrak egin zizkien.

Pozaren pozez adi-erazten dizuet, esan zien SCHLITZER Jaunak.

Dan-dana neronek ere ba`nekian aurretik.